1995eko abenduak 25

 

        Askotan pentsatu izan dut istripu hilgarria dudala zain bidearen hurrengo bihurgunean. Askotan bururatu izan zait horixe izango litzatekeela logikoena nire bizitzaren gidoian. Albisteak nire ingurukoengan izango lukeen oihartzuna ere irudikatzen dut horrelakoetan. Ez luke ezer arrarorik horrelako heriotza batek, xume eta arrunta litzateke, eguneroko kontua, ohikoa. Neuri horrelakoetan iruditzen zaidan bezalaxe, nire bizitzaren gidoian horixe zela logikoena irudituko litzaieke denei nire bat-bateko eta ezusteko heriotza ergelaren berri jakitean.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus