2003ko abuztuak 3

 

        Arrazionaltasunez aztertuz gero, ez du balio handirik gure bizitzak. Ezer gutxi gara, eta garentxo hori ere oso tarte laburrean gara, oinaze ez nolanahikoak iraganda gainera. Baina arrazionaltasunetik kanpoko bizi-indar natural batekin jaio ohi gara. Etsipenetik babesten gaituen longaina mirakulutsu baten modukoa da bizi-indar hori. Arazoa da nork bere longaina baino ezin duela jantzi babes gisa, jaiotzetik duena, eta urteekin, pixkanaka-pixkanaka, oharkabean hasieran baina gero eta nabarmenago ondoren, higatu eta maiztu egiten zaigula.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus