Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1989ko martxoak 23

 

        Autobidean, pago enbor ederrez zamatutako kamioi atoiduna. Kontrako norabidean, pago enbor ederrez zamatutako beste kamioi atoidun handi bat. Argiekin keinu egin eta beso bana altxatu dute txoferrek elkarri diosala egiteko. Zertan ari gara?

 

* * *

 

        Autobusa autobideko bidesaria ordaintzeko gelditu da. Kontrako norabidean doazen txoferrek autoa gelditu, ordaindu, papera jaso eta bidean aurrera jotzen dute berriro. Autobusaren leihatilatik ikusten ditut. Oso harro dirudite nik egiten ez dakidan gauza bat ziurtasunez eta trebetasunez egiten.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus