2005eko apirilak 27

BIZI NAHI

 

Ezinak, ezinak eta ezinak.

Ezinegona eta egonezina:

ezin egon eta egon nahi;

egon eta ez egon nahi.

Ezinizana eta izanezina:

ezin izan eta izan nahi;

izan eta ez izan nahi.

Ezinbizia eta biziezina:

ezin bizi eta bizi nahi;

bizi eta, nahi gabe ere,

bizi egin nahi, beti bizi nahi.

Ezinak, ezinak eta ezinak.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus