2002ko urtarrilak 31

 

        Hitz egitea zerbait dakigula uste izateko modu bat da maiz askotan. Cogito ergo sum esan zuena ere horretan ari zen, azken batean, hizketan, bere buruari zerbait behintzat bazekiela erakusten. Baina harrigarria da zein gutxi dakigun batzuetan seriotasun eta ziurtasun osoz esaten dugunaz. Norbait hil dela esaten dugunean, esaterako; aztarrenik ere ez dugu zer esaten ari garen.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus