2003ko azaroak 6

HORTXE BERTAN, URRUN

 

Negar egiteko tenorea

eta negargurarik ez.

Urrun dago dena,

unerik dardartienean ere

urrun

laztandutako larrua,

besarkatutako soina,

barru-bide abegikorrak.

Negarrik ez.

Eta gizon oso bat berriro,

sendo, trinko, prest, jantzia.

Negarrik gabe.

Hortxe bertan, urrun.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus