2004ko azaroak 5

 

        Injustiziaren aurrean justua izateko, ez dago injustiziaren jatorrizko iturburuaren bila jotzea bezalakorik. Baina, horretan saiatuz gero, aurreneko ur-batzean egiten digu eraso zalantzak: zein da ibai-enborra?; zein da ibai-adarra? Injustizia ugari ezagutzeko aukera ematen du injustizia baten iturbururainoko bideak, amaierarik gabeko ikerketa labirintikoan; ibai baten iturbururainoko bideak ibai ugari ezagutzeko aukera ematen duen modu berean.

        Eta azkenean, nahi ezta ere, igeri egiten irakatsi zigun ibairakoa dugu isuria.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus