2006ko martxoak 10

 

        Koaderno honek izan zitzakeen beste izenburu batzuk: Autoerretratua; Autobihotzgrafia; Basoilarrak kantatzen dizu; Arimairua; Joan eta joan; Ahanzturaren artxipelagoa (II); Airibezak; Muinik muinena; Lits urratua; Guztiarekin ere; Izuaren gailurrik sakonenean; Udazkena barruan; Ez dok Armairu; Sei litro odol; Barru-bideetan; Barru giroa; Neure artean; Giza txuleta gordinak; Ilunari zizelez erauzitako argia; Munduaren ondoan; Hilotzez betetako zoriona; Halakorik inoiz berriro gerta ez dadin; Hedabideak iristen ez diren zokoan; Dudak eta damuak; Euria ere aterpe bila; Ezin; Ezin, ezin, ezin; Propaganda; Maiterominmena; Baraurik, biluzik, bakarrik; Nire bizitzako egunik txikiena; Gogoaren barrurik barrukoenean; Maitematikak eta liluratura; Labur esanda: ezer ez; Ederretik haratago; Desegokitua; Langarra; Langarrak; Langarra zuregana.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus