2005eko urriak 21

 

        Urte askotako ahaleginaren poderioz eta horrenbeste neke, oinaze eta ilusioz irabazitako gure tasun laudagarri guztiak lokatzetan bueltaka ikusten ditugu askotan, mingarri, ahalkegarri, etsigarri. Hutsa behar izaten da horretarako, keinu baldar bat asko da.

        Eta hala ere altxatuko garela sinetsi behar, geure tasun laudagarri eta guzti altxatuko garela; edo hala sinetsiko bagenu bezala aurrera egin bederen. Eta, harrigarria!, hori ere ez da batere zaila.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus