Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1990eko martxoak 30

 

        Ume bat, edo gaztetxo bat, nagusi arteko solasaldian, txiki-txiki, apal, lotsati, herabe. Asko-asko pentsatu eta hausnartu ondoren, lotsa gainditzeko ahalegin handia egin eta kontu txiki bat esatera ausartzen da, hitz egitera behintzat azkenik. Nagusiek, ordea, kasurik ere ez; ume kontu hutsaltzat hartu dute hark hainbeste kostata esana. Orduan umea, edo gaztetxoa, lotsatua oraindik ere haserre baino gehiago, nagusien lagunartea utzita, atzeko gelara doa, bakarrik egotera, bakardadera, eta han bere pentsamenduak eta gogoetak, sentimenduak eta grinak idazten hasten da, bakarrik, bere kasa, idazten, idazten eta idazten... Neu ere horrelaxe sentitzen naiz. Koaderno honetakoak ere atzeko gelako bakardadean idatzi ohi ditut, bakarrik, neure artean, aurreko egongela zabalean nagusiak etengabeko solasaldi jariakor eta interesgarrietan ari diren bitartean. Hormetatik zehar hitz solteak iristen zaizkit, entzun eta ulertzeko moduan, baina gero eta urrunago sentitzen ditut, gero eta kasu gutxiago egiten diet.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus