Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1989ko urriak 2

 

        Garai batean irakurleak amildegi ertzera bultzatu nahi nituen, bizimodu honen absurduaren mugaraino eraman, era horretan egoeraren absurdu horretaz jabetu eta agian beren jokaera ere alda lezaketelakoan, beren kateak apurtu behingoan. Ez zen hori ere xede nagusia beharbada, baina horretarako itxaropen ezkutu bat gordetzen nuen beti. Orain, ordea, ez dut horrelako itxaropenik eta, areago, okerrago, neuk ere ez diot kasurik egiten neure mezu zahar zintzoei, nahiz eta ukatu ere ez ditudan egiten, nahiz eta oraindik ere batzuetan sinesgarri eta benetako irizten diedan; neuk ere ez dut neure jokaera gero eta integratuagoa eta arruntagoa aldatzen, neuk ere ez ditut neure kate gero eta ugariagoak eta motzagoak apurtzen, nahiz eta oraindik ere batzuetan absurduaren amildegi ertzaren lilura sentitu. Lilura hori ez da beharbada burges txiki baten jolas erosoa besterik, batere arriskurik gabea, noski, eta halaxe aitortzen dut garbi-garbi gaur egun.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus