2005eko martxoak 20

 

        Poza sentiarazten dit lehen urrundik ikusi dudan leku batera iristeak; baita orain urrundik ikusten dudan leku batean izana naizela pentsatzeak ere. Frustrazio sexualaren sublimazio ergel eta txoroa izateko itxura guztia du, baina ez daukat saltzeko poz txoropito hori, ez horixe!

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus