2005eko abenduak 18

 

        Euskal kanturik onena zein ote den erabaki nahian dabiltza Euskal Telebistan. Ez didate niri galdetuko, baina nire ustez euskal kanturik onena Leonard Cohenek Job gogaitaraziaren ahotsez hasten zuen hura da: «Let's sing another song boys, this one has grown old and better».

 

* * *

 

        Gustuko duzunarekin oheratzeko aukerak ilusioa pizten du; baita beldurra eragin ere. Aukerak murriztean, beldurra erabat galtzen da; ez ordea ilusioa. Okerrenean ere, gustuko duzunarekin oheratzeko ilusioak beti aurkitzen du zeure baitan txoko bat, bizirik irauteko. Goxoa irudikatzen dut txoko hori, habia epel abegikorra, amesleku mugarik gabekoa.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus