1999ko ekainak 30

BILANAK

 

Azken funtsean

bilan guztiak negatiboak dira,

derrigorrez, ezinbestean,

baita ekimenik egoki,

arrakastatsu eta ederrenenak ere,

dena amaitu egiten baita,

xahutu, ahitu, akitu, hil.

Horregatik, bizirik jarraituko badugu,

martingala beharrezkoa dugu,

inondik ahal dela,

inoiz ere ez heltzea

ezeren azken funtsera.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus