2001eko urriak 6

 

        Idaztea, aukera hori beti. Guztiz librea, hitzen unibertsoaren muga geure eskuz aise eta gozo mugitzeko modukoen barruetan; hiztegi, arau eta aztura orotatik haratago, iturriko uraren gisako gramatika berritu gabe ere beti berrietan; ardura, buruhauste, koherentzia eta erantzukizun guztietatik haratago; sinpatia, adiskidetasun, zor eta traizio-beldur orotatik haratago; osteko irakurketa orotatik haratago. Idaztea, hodei hori, euri hori, elur eta lurmentze, lurrun eta izotz, inon denik atzemanezintasun eskurakoiena. Matematikarik itxuragabeena, lausotasun bete-betean zehatza. Idaztea, aukera hori beti.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus