1994ko abuztuak 3

 

        Miope fisikoa naiz, betaurrekoduna. Baina badut beste era bateko miopia bat ere, begiekin edo begi bistarekin zerikusi zuzenik ez duena, betaurrekoekin konpontzen ez dena: begiz ez ezik buruz ere miopea naiz. Begien aurrean eta eskura dudanari ondo antzematen diot, hainbestean moldatzen naiz aurrez aurre jartzen zaizkidan arazoak, konpontzeko ez bada ere, bai gutxienez nolakoak diren antzemateko. Baina galdu egiten naiz handiaren handiz urrunetik baino ezin begira daitezkeen kontuetan; lausotu egiten zait gogoaren ikusmena politika, gizarte, ekonomia eta mundu zabaleko gaien eta gatazken inguruan pentsatzen hasten naizenean.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus