2004ko irailak 10

 

        Gauean, kaleak isilik direla, aparkatutako autoei eman diet arreta. Zein bere txokoan geldirik daude, handik gertu atseden hartzen egongo bide den jabearen zain, eta ez dute ezer eskatzen. Halaxe geratuko lirateke jabea inoiz etorriko ez balitz. Harrigarria gertatu zait gauez kale isiletan aparkatutako autoen otzantasun erabateko hori. Ez zuten inondik inora ere autoak ematen.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus