2004ko azaroak 26

 

        Urte askoan irakurri ditudan iritzi artikulu eta saiakera ezkertiar guztien eragina agerian du nire aurrean paratzen denak, buruko ile batzuen kizkurtze nahasi eta itxura argiro errebeldekoan. Ondo pentsatuta, gutxi ere ez da, bizi garen garaian. Ezkertiar asko dira, ile gabeturik, horretarako ere aukerarik ez dutenak.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus