2003ko abuztuak 8

 

        Negar egitekotan, negar egingo nuke gustura, sinetsiko banu negarrerako dudan motiboa inork inon inoiz pairatu duen injustiziarik handiena eta mingarriena dela. Baina ez da hala izaten, ezta hurrik eman ere. Nahiko eskasak, batzuetan are miserableak ere, izan ohi dira penarako nire motiboak, inguru hurbilari nahiz munduaren martxari begiratu eta konparazioak egiten hasiz gero behintzat. Merezi baino hobeto tratatu nau bizitzak, merezi baino hobeto tratatu nau jendeak. Negarrerako gogoa gailentzen hasten zaidanean, tristuraren azpitik, negarrerako ezindu eta amorrua sentiarazten dit horretaz ohartzeak.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus