Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1994ko otsailak 23

 

        «Ez zait gustatzen oinetako atzazalak dutxatu ondoren moztea. Askoz ere bigun eta malguago egoten dira izerditan daudenean. Eskuetako atzazalekin ekiten diet orduan, eta ez didate batere arazorik sortzen nahi dudan neurrian mozteko, gozo-gozo, eskuaren gehiegikeria trakets baten ondorioz oinetako atzazala urratu eta behatza mintzeko beldurrik sentitu gabe». Zer egiten duzu, irakurle, lerdokeria hauek irakurtzen? Ez al duzu hau baino testu interesgarriagorik ezagutzen? Ala zuk ere eskuetako atzazalez mozten dituzu oinetako atzazalak, izerditan bigun-bigun daudenean? Eta zuri ere zerbait iradokitzen dizu oinetako atzazalen mozketari buruzko aipamen itxuraz ezin arrunt eta prosaikoago horrek: barru-barruko sentimendu ezkutu aitorrezina, giza jokabidearen metafora zuzen eta, haatik, ezin disimulatu, sotil eta iradokitzaileagoa ere badena? Hala bada, barkaidazu esatea baina burutik seko jota zaude.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus