2003ko uztailak 11

 

        Goizaldeko bostak pasata. Mozkortu samartuta. Bizitza aldamenean, bere aukera guztiekin, ikasi diodan guztia eta ikasi gabekoa ere bai, zabalik eta itxita, hortxe, temati, beti bizitza, beste era batera baina beti bezala, bizitza beti.

        Eta bion artean, bizitzaren eta neure artean, pareta hau, inola deitzekotan, une honetan behintzat, kontzientzia deituko nukeena.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus