2005eko abuztuak 22

 

        Uste ez bagenuen ere, halakorik geure buruari ezin barkatuko geniolakoan bageunden ere, une batean, azkenean, amore ematen dugu. Gogoak uzten dio lehenengo aurrerako bide itsuari, eta gorputzak ondoren, berehala, oihartzun baten zehaztasun saihestezinarekin. Hiltzea da, eta bizitzea da. Heriotzatik bezala, bizitzatik ere asko baitu une horretako zirrarak, neketik beste atsedenetik. Aurrekoaren erritmoa ezin jarraitu duen txirrindulariaz ari naiz, bikote baten hausturaz, oztopoen eta zailtasunen ondorioz bertan behera utzitako egitasmoaz. Baina ausaz heriotzaz ere ari naiz.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus