1999ko martxoak 26

 

        Bizi: ibili eta ezin aurreratu, begiratu eta ezin ikusi, ikertu eta ezin ikasi, esan eta ezin adierazi, ezin inoiz, gogotik ahaleginduagatik ere, ezertan asmatu. Eta gero sekula deus aurreratu, ikusi, ikasi eta adierazi gabe hil, ibiltzeko, begiratzeko, ikertzeko eta esateko irrika higatuari eta aurreratzeko, ikusteko, ikasteko eta adierazteko ilusio hutsalari azkeneko unera arte estu helduta.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus