Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1990eko otsailak 8

 

        Ez bide nago maitasunerako egina. Alferrik izan ditut maitasunaren irakasle ezin hobeak neure inguruan, benetan ikasle txarra izaki, itxura denez. Maitasuna, asko jota ere, une jakin batzuetan gainezka egiten duen gehiegizko sentiberatasun merkea izan ohi da niretzat, malko errazeko une goxo baina laburretan besterik bizi ez dudana. Gainerakoan ni neu naiz, mundua ikusten, mundua neure egiten, lekuko soil, hotz beti, bakarrik beti, neu beti, beti neu. Eta, inoiz kontrakorik pentsatuko banu ere, hala dela agirian gera dadin, azpian sinatzen dut oraintxe bertan, Donostian, 1990eko otsailaren 8an, goizeko hamaikak eta zortzi minutuetan.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus