2003ko apirilak 11

 

        Afektibitateaz mintzatu zait Ramon Saizarbitoria Kandinskyren tradizioaz egin diodan elkarrizketan. Grabagailuaren aurrean adierazi didana transkribatzen ari nintzela, izenburuari dagokion hutsunea bete dut, atzamarren mugimendu azkarrez, idazkera automatikoz: «Inork ez nau maite, neuk ere inor maite ez dudalako». Ez dira Saizarbitoriak esandako hitzak, ezta neuk berari egotzitako sentimendu baten adierazpena ere, neuri barrutik, inkontzientearen eremu ilunetatik, irtendakoak baizik.

        Ez nago onenean.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus