Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1991ko maiatzak 1

 

        Kanturik maiteena ahaztutako huraxe izaten da beti, inork ere gogoratzen ez zuen kantu txiki eta apal hura, ezerezaren doinutik irten gabe aritzen zena, ezerezaren hutsean luzeen sufritutakoa.

 

* * *

 

        Esadazue non, noiz eta nola, eta hantxe izango nauzue. Esadazue zer jantzi eta zer eraman, eta zer egin bertara heldutakoan. Esadazue eta obedituko dut. Mutil zintzoa naiz, barrutik bakarrik naiz herrena, bihurria, iluna, gaiztoa.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus