2002ko azaroak 15

ABESTIAK ABAILTZEN

 

        Ilunabar batez abesti guztiak erori zitzaizkion kantariari kalearen erdian. Musika tresnaren maletatik behera isuri zitzaizkion, banan-banan, mantso, leun, intimitate biluziz, kalean zebilen jende guztiaren aurrean. Abestirik tristeenetako malenkonia berberaz geratu zen kantaria, isilik, geldirik, kemengabeturik, hutsik, erortzen ari ziren abestiei begira. Kantu berrian barrutik.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus