Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1987ko abenduak 6

 

        Atzo goizean behaztopa egin eta hartxintxar artean erori nintzen. Hankan zauri txiki batzuk egin nituen. Ez ninduen inork ikusi. Jaiki eta neure bidea segitu nuen, inguruetara lehenengo eta hanka aldera gero begiratu ondoren. Zauriak handiak ez direnez, ez diot inori ezer kontatu. Hankak galtzapean ditudalarik, ez dit inork ezer galdetuko. Nitaz aparte, beraz, inork ez du inoiz nik atzo izandako istripu txikiaren berri izango. Hortaz, zertarako erori nintzen?

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus