Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

1985eko abuztuak 8

GOZOTASUNA

 

        Bilera tirabiratsua izaten ari da, beroa, istilutsua. Arazo gaitz bat konpontzerakoan erabiltzen diren tonuak: oihuak, errietak. Dena baretu denean, solas lasaian lotu gara O. eta biok atariko aulki batean eserita.

        — Alde ederreko lasaitasuna diagu hemen orain —komentatu diot O.ri.

        — Bai, baina ni txiskeroarekin inurriak erretzen ari nauk.

        — Tira —erantzun diot—, hori ere ekintza gozoa duk.

        Bare-bare kiskaltzen dira inurriak.

 

 

 

© Juan Luis Zabala

 


www.susa-literatura.eus