Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXXIV

Odeiak ülhün ziren 1

(Zuberoakoa)

 

Odeiak ülhün ziren juan den gauian,

Halere juan nintzan ene bidajian,

Maitiaz arrakuntrü egin berbera etxian,

Zer plazer hartü nian ene bihotzian!

 

Gai hur'igaran eta diharamunian,

Etsamen egin nian ene bihotzian,

Etsamen egin nian ene bihotzian

Untziz juan behar nila bidaje batian.

 

— Untziz juan behar düzüla erraiten deitazü,

Igorratzü bestiak et'egon zite zü,

Igorratzü bestiak et'egon zite zü,

Oranokuan bezala biziren gütüzü.

 

Arropa triste düzü, zihaur alagera,

Halere nahi züntüket ikhusi ardura,

Halere nahi züntüket ikhusi ardura,

Izanen bada ere, oi, ene malürra.

 

Zaldi xuri bat badüt zure zerbütxüko

Zük plazer düzünian hartan juaiteko,

Erraiten ahal düzü etxian adio,

Etzira turnatüren seküla haboro.

 

Pasatzen nintzalarik Mauleko zübian,

Maitia errekuntratü Harakun bidian,

Pot bat galthegin neron xapela eskian,

Biga eman zereiztan nigarra begian.

 

Holaxe galthegin nion, maitia, zer düzü,

Hola nigar egiteko sujetik eztüzü.

Erran ükhen zeitan: zihaurek badakizü,

Ene nigar ororen sujeta zira zü.

 

Adios, Maule eta Mauleko jentia,

Eta partikularzki hanko gazteria,

Ürzoño bat üzten dut kaloian tristerik,

Zeren harek ezpeitü ni baizi kuntsolazalerik.

 

Minek hartu nündian Mauleko zubian,

Bai eta erretiratü Tolosa2 bidian,

Etxerat so'gin eta nigarra begian,

Othe da malerusik ni baizi mündian.

 

Erramü osto berdia, itzal egidak hik,

Zeren juan behar beniz etxekuen ixilik.

Argizagi ederra, argi egidazü,

Zelüko Jinko Jauna, zük plazer badüzü.

 

Partitze triste huntan indazüt eskia,

Eta maxelan pot bat, oi bihotz trendia,

Nuiz ikhusiren deizüt harzara begia,

Mentüraz ez seküla, adios, maitia.

 

Pasatzen ginelarik Tolosan behera,

Guardak jin zerazkitzün portü galdegitera3.

Ordian erran nuien, oi ene malürra,

Huntan akabo düzü, ai ene plazera.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 54-55. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

        [2] Toulouse.

        [3] Port d'armes frantsesezkotik: armak eskatzea soldado bati kontrol batean.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus