Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXVI

Maiteñoa 1

(Zuberoakoa)

 

Maitetto bat badit orotan bereber,

Orano eztit erran ene etxekuer,

Ezin sogiten dizüt beste neskatiler,

Zeren hura beita xarmagarri eder,

Ezin ase naite soz haren begier.

 

— Neskatila eijerra zira, maitia,

Bethi zütan dizüt phentsamentia,

Begiratzen badüzü zure uhuria,

Eta partikularzki üda lilia,

Nunbait izanen zira untsa plazatia.

 

— Nik ere uhuria begiratzen dit,

Ene bizia bezain nik hura maite dit,

Ene uda liliaz zerbütxatürik,

Ihurk eztü ükhenen nitan aski kredit,

Nun eta ezkiradin espusatürik.

 

— Ene xarmagarria beha zite hunat,

Maite ükhenen zütüt orai heben harat,

Nahi bazira izan ene adiskide,

Üda lilitto hori behar zenüke,

Orobat beste zunbaitek eramanen düzie.

 

— Ene2 üda liliez berriz mintzatzeko,

Xapela behar düzü ideki aphalto,

Eztizüt ez nik hura zure zerbütxüko,

Bazütüt hain untsa begiratüko,

Joaiten ahal zira eta, ez jin haboro.

 

— Arraposta pikanta hori enetako,

Zernahi aski zaizü ene eretzeko,

Zernahi aski zaizü ene eretzeko,

Behar dizügü jakin hobeki orano,

Ezpadüzü zük indar nik beno haboro.

 

Jinkuak eman dereit eni indar franko,

Bai et'ere berthute zure eretzeko.

Ama berjina hunat nüzü laguntzeko,

Harek beitü berthute ene faboretzeko,

Fidel egoiten baniz bethi harentako.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 7. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13 A 13 .

        [2] Hemen hasten dira beste hizki mota batez beste hiru bertso.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus