Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XVIII

Jundane Juhane gaian 1

(Zuberoakoa)

 

Jundane Juhane gaian gaiherdi üngürin,

Balila2 juan nintzan ustez libertatin,

Jaun bat jin izan zeitan khantila mementin,

Nunko nintzan erran eta, har erazi nündin.

 

Jaun harek mementin unestaterekin,

Gaztelila lagüntü kunpainiarekin,

Untsa begira nintzen gomendaturekin,

Geroztik enüzü ahal izan libratü.

 

Mauleko gaztelia azkar eta gora,

Zunbait aldiz enündian hire hanbat lotsa.

Baliala jin eta han atzaman naia,

Libratzen baniz seküla, zunbaiti gogua.

 

Diharamenian, jeiki nintzanian3,

Jaulierak4 borthati: Aigü hunat bertan,

Mainotak5 behar dütük hartü eskietan.

Eta hori zeren? Zertako jin hizan.

 

Hirurgerren egünin, beitzen aste lehenin,

Interrogiala juan nintzan ordin,

Mainotak eskietan kostümatü gabin,

Ene buriaz beste kasi egin nükin.

 

Distrikera nintzanin, jarri erazi nündin,

Jarrierazi nündin kadiera batin.

Behi baten berri jüjiak galthegin,

Enirozün ez erran zeren ezpenakin.

 

        [1] ODS / AB, f.20. Bertsomoldea: A 13A 13A 13A 13. Hohu Xohütakoarena.

        [2] Bali(a)la, haranera.

        [3] Diharamenian, jeiki nintzanian, ezabaturik.

        [4] Geolier frantsesezkotik: presozain.

        [5] Menottes frantsesezkotik: bilurrak, eskumuturrak elkarri lotzeko katea.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus