Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXII

Andren aphainduraz 1

(Lapurdikoa)

 

Setiatuak gabeaz,

Izituak gerlateaz,

Melankonian ez erortzeko

Gaiten arin kantatzeaz.

 

Ez da ez berdin sujeta

Gure herrietan falta,

Mende huntako andderei esker

Badakigu nola dosta.

 

Bion daiola2 modari,

Bai halaber modistari,

Sortzeak eskas eman guzien

Hura dugu konpligarri.

 

Oi, zenbat duen sekretu

Nahi bada probetxatu!

Ñaño berez, jigant egiteko

Behar den guzia badu.

 

Marianak nahi baitu

Hedoiak buruz ukhitu,

Girgileriaz eginikako

Uztai erdi bat aski du3.

 

Baldin beldur bada arroxa

Dorrea haizeak etxa,

Jendek hirririk ez egiteko,

Huna molde bat errexa.

 

Zimendutzat eman betzo

Zenbeit iztupa xorointto,

Segoz hek ongi gantzutu geroz

Haizeaz da trufatuko.

 

Heldu bazaio dorrera

Marmalorik tentatzera,

Hei jazartzeko badire ezpatak

Eginak moda berrira.

 

Ez nik, oihuz dio, ez nik

Horlako ausartziarik,

Beldur ninteke zenbeit gaztigu

Izan nezaken zerutik.

 

Marianak asmu hau du

Entzun orduko gustatu,

Ordean arroxa lagun nahiz

Huna nola zaion lothu.

 

Ago ixilik sinplea,

Hori dun bada erratea:

Gure grekak4 ez ditun hain gora

Nola Babelgo dorrea.

 

Horla behar ditinagu

Gizon gaizoak tronpatu:

Nahi ez bahaiz hainitz bezala

Bethi neskatxa urdindu.

 

Hi behar haiz, hi, ixildu

Edo nerekin aithortu,

Mutzurdin hanbat ez leitekela

Ez balitz hanbat aphaindu.

 

Nongo gaztea nahi dun

Zin-zinez hurbil dakigun,

Gure kanpoa ikusi eta

Laster gibela goanen dun.

 

Herrian nork ez othe du

Nik diodana frogatu?

Zenbaitek ez dituzte senartzat

Bere parurak izatu?

 

Othe da bada Laphurdin

Hautan bezanbat mutzurdin?

Halaber ez dakusat badela

Nihon hainbertze berregin.

 

Ikusazue Katixak

Zein gora tuen fontantxak5

Bada ez omen tu beherago

Manatu kalendabuxak.

 

Huna non den berregina

Iduri andre-erregina,

Damu-gaixtorik ez du izanen

Espostzat zenbeit dauphina.

 

Ez ahal da aldarerik

Hau bezala aphaindurik!

Arantzazuko birjinak ere

Deus ez du hurbilekorik.

 

Elizan da ikusiko

Bertze guziez gorago:

Arren da tenplu sainduarentzat

Errespetuz estaliko.

 

Ethorri zaio dolua

Ordutik du mandelua,

Munduko legeak nahi baitu

Ibil dadin kukuldua.

 

Hau duk hire ohorea,

O mundu dohakabea!

Jaunaren ministroen gainetik

Hik daramak, hik, florea.

 

Predikariak gaurgoitik

Ahal dagozke ixilik,

Elizak bere umen aldetik

Ez duen zauri berririk.

 

Handitarik xumetara

Handien ganik sehitara,

Heldea nola gaitz hau da hala

Banatu guzietara.

 

Getaria andreari

Ezin jarraik eta nahi,

Estofaz ez bada fazoinaz du

Madama handi iduri.

 

Pegarrekoek hain guti

Nahi dute parrik utzi,

Lehiaz guziak ari dire

Zein ederkienik jauntzi.

 

Etxetarik ethortzean

Zirrikituna6 soinean,

Doi-doia zakiten arrimatzen

Motto bat buru gainean.

 

Hala baitziren aspaldi

Aprendizkotarik ilkhi,

Tinun7 baten moldatzeko orai,

Non artexagorik aurkhi?

 

Ez da buru pelaturik,

Ez eta kasko murritzik,

Alegiako tupeta zenbeit

Egiten ez dakienik.

 

Adi zazue zer duten

Ilen azpian ematen,

Iztupa, xanpela8 eta zurda

Bertzerik ez da ikusten.

 

Holakoz dire eginak

Antantur eta tinunak,

Funts hortan dohaz gure arbaso

Xoratuen tuntinak.

 

Balitz ontasun gosea

Greken antolatzailea,

Urthea gabe egin lezake

Dorrearekin etxea.

 

Petenta saltzaileak du

Bere botika berretu,

Zorionean egun batez zen

Gure herrira agertu.

 

Gure sehien soldata

Damurik hobea ez da,

Zirikuz egin eskularruak

Ez lituzkete ez falta.

 

Gabe hargatik ez dire

Lonazkoak bada ere,

Brasadatik lephora iguzkiak

Eskuak beldurrez erre.

 

Hitz batez dituztenean

Zapata-gonak soinean,

Baionako panpinak diduri

Dituzula aitzinean,

 

Aparailu eder hortan,

Besta eta igandetan,

Bide berritan laurazka dire

Ikusiko pasaietan.

 

Nola othe dute ahantzi

Etxetan zer duten utzi.

Haintzur, jorraiak. Helaz, hetara,

Behar dire berdin jautsi.

 

Nihor bada ene koplez

Estomakatzen9 suertez,

Goragalea khentzeko dire

Soberanoak ordainez.

 

 

        [1] A. Chaho, Biarritz, T. II, 170. ODS /AB, ff. 194-195. BZ, 122-129. Vers 1780.

        Bertsomoldea: a 8 a 8 ­ 10 a8, edo bestela: a 8 a 8 A18.

        [2] Bi(dai)on da(g)iola, bejondeiola.

        [3] «Un barde labourdin composa une satire en trente-neuf couplets, véritable chef-d'oeuvre du genre gai et caustique, don't il serait difficile de trouver l'équivalent dans la littérature populaire d'aucune autre nation de l'Europe.

                C'est Marianne qui veut frapper les astres de son front. Que lui faut-il pour cela?

                        Guirguilleriaz eguinicaco

                        Uztai erdi bat aski du.« (A. Chaho, Biarritz..., T. II, 170)

        [4] Grec frantsesezkotik: hareharria.

        [5] Fontange frantsesezkotik: andere ile-orrazkera berezia, telazko hornidura eta ile pegatsi batzuk zeuzkana.

        [6] Zirrikiton, zaiazpiko, gonazpiko, jupon qui porte culottes ouvertes.

        [7] Motots.

        [8] Txanpel, hari multzo, korda.

        [9] Estomakatu (s'estomaquer frantsesezkotik), gaitzitu, haserretu.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus