Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXVIII

Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian 1

(Gipuzkoakoa)

 

Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian,

Apirileko ilaren ogeigarrenian,

Bi bertso paratzeko kausa dedanian,

Alegina egingo det gaurko egunian,

Zilegi du nere ustez oraingo legian.

 

Iru urtera dijua parezitzen dedala,

Eta ez da ogei egun deklaratu naizela,

Erantzun ziran bada bear zan bezala,

Neria izango zala nai banuben ala,

Egia esan ziran maite nindubela.

 

Triste daukat biotza alegratu ezin det,

Motibua zer detan deklaratu nai det,

Aprobaturik nauka dama polit batek,

Atormentatutzen nau krueldade onek,

Berak ez du kulparik esango du erozeinek.

 

Gurasueri esateko enkargatu ziran,

Denbora galdu gabe obran paratu zan,

Pertsona adituba platiku izan zan,

Orien errespuesta desengainua zan,

Ala ere ez det galdu esperantzarikan.

 

Gurasoak nai ez arren gu biyak nai badegu,

Pena oien prenuba logratuko degu,

Ainbeste gau tristetan naiz ni desbelatu,

Uniyo ditxosua zutelako galdu,

Alferrik zure aitak ezetz esango du.

 

Arren, atera zaitez noizian bein etxetik,

Egizu orremeste Jaungoikua gatik,

Nik ere eginko nuke geiago zu gatik,

Biziya utziko nuke dudarik gabetanik,

Nere biotzian zaude ondo klabaturik.

 

Lenago juaten nintzan etxe orretara,

Nere begiyak zutaz kontsolatutzera,

Etxekuak etzekiten begi oien sarrera,

Bakarrik nere jornara zale zu ikustera,

Ai Jesus, etorri da guztiya galtzera.

 

Amudioak zer dun jakin nai dubenak,

Emen paratzen diyot pintura bat ona,

Lenago joko dute zeru goia, lurra,

Eta eroriko da Norteko izarra,

Itzaldu deineko daukadan nigarra2.

 

Il nai eta ezin il, agoniya tristea,

Zu zerade motibo, urriki zaitea,

Baina nola izango da zu kulpatutzia,

Fina izandu zera munduban legia

Fortuna gabe jaio zinan midabia3.

 

Enkargatutzen zaitut iltzen naizeneko,

Nere biotz gaxua errejistratzeko,

Zure zortzi letratxo dirade arkituko,

Orduban zera Fina desengainatuko,

Ez dirazu geiago faltsua deituko.

 

Nere entierrora biarko dezu etorri,

Ni enterratuta gero lutu beltza jantzi,

Publikatu kalian mundu guziari,

Alargundu zerala esan lagunari,

Asko nai zindiyola difuntutxuari.

 

Enkargatzen zaitut il ta gero ere,

Arren fideldadea biar dirazu gorde,

Egon albazintezke dibertitu gabe,

Ez begiratu gizonei urrutira ere,

Adios biotzekoa, ondo bizi zaite.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 43-44. Eskuizkribuan poema hau marrez ezabaturik dago. Iztuetarena ote?, honen beste poemen letra berdinez idatzirik baitago eta bera Azpeitian ezkondu baitzen 1808ko otsailaren 9an; baina Jose Garmendiak bere Iztueta'ren olerkiak liburuan (1978) ez dakar.

        Bertsomoldea: A 14 A 14 A 14 A 14 A 14.

        [2] Amudioa zer dan jakin nai dubenak,

        Emen paratzen diot pintura bat ona:

        Lenago joko dute zeru goia, lurra,

        Eta eroriko da norteko izarra,

        Itzaldu deneko daukadan sugarra!

                (A. Chaho, Biarritz..., T. II, 184)

        [3] Vida mía gaztelerazkotik

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus