Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXIX

Mila zortzi eun ogei pasatu 1

(Nafarroakoa)

 

Mila zortzi eun ogei pasatu,

Amalaugerrenian Frantzian sartu,

Frantses guardia batez naiz agradatu2,

Niauren niaurendako baitut aitatu.

 

Frantziala jina niz bizi modelan,

Ezkuntza egiterik enuien gogoan,

Bertzek esan eta ezarri buruan,

Ni enaiz ibili inoren3 onduan.

 

Aal bezain fite banarabila,

Ezkontza egiteko paperen bila,

Frantses borratxo orrek beti geroko,

Presatuia dela zerbitxurako.

 

Pagatuiak4 dira ilabeteka,

Direnak baluzte meta-metaka,

Maite ukan dudala eztirot uka,

Frantses guardarentzat Espainar moja.

 

Adios, adios, adios, orai, mon ami,

Etxerat banoazu ongi tristeki,

Ongi nintzateke ezpanintz eri,

Irur-irureko bederaxuti5.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 69. f. 164 gainmarratua. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

        [2] Aldaera: agratu.

        [3] Aldaera: nihuren.

        [4] Aldaera: pakatuiak.

        [5] Bederatzi.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus