Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXXIX

Gitarra zartxo bat 1

(Gipuzkoakoa)

 

Gitarra zartxo bat da

Neretzat laguna;

Orrela ibiltzen da

Artist euskalduna:

Egun batean pobre,

Berzietan jauna,

Kantatzen pasatzen det

Nik beti eguna.

 

Naiz dala Italia,

Orobat Frantzia,

Bietan bilatu det

Anitz malizia,

Ikusten badet ere

Nik mundu guzia,

Beti maitatuko det

Euskal Erria.

 

Jaunak ematen badit

Neri osasuna,

Izango det oraindik

Andregai bat ona.

Emen badet frantsesa

Interesa duna,

Baina nik naiago det

Utsik euskalduna.

 

Agur Euskal Erria

Baina ez betiko

Bost edo sei urtetan

Ez det ikusiko.

Jaunari eskatzen diot

Grazia emateko

Nere lur maite ontan

Bizia uzteko.

 

 

        [1] Lehen bertsoa hemen: A. Chaho, Biarritz... T. II, 161. Besteak: J.A. Santesteban, Aires Vascongados para canto y piano. Donostia, 1864, 68. z.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus