Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

IX

Haran eder Hortzaitze 1

(Nafarroakoa)

 

Haran eder Hortzaitze, narrik ez duzuna,

Naizelarikan atze ezin dut egona,

Ez zu laudatu gabe ezin naite geldi,

Beldurrez naiz herabe ez naizen gai handi.

 

Nongo othe mintzaiak ontsa liro konda,

Gutiak dire gaiak ezin daizte heda,

Urrezko xoil mihiak abantaila duke,

Hortzaitzeren graziak kanta baitetzake.

 

Mendian inguruan abren alhatzeko,

Nola izarrak zeruan ditezke udako,

Belhar punta bezanbat antxo eta ardi,

Non da ikuskari bat, han den bezala handi?2

 

Jausten baniz menditik zelhaidietara,

Ura darrait ondotik errepiretara,

Ibaia batek ditu ederki fraskatzen,

Halaber dute fruitu naharo ekhartzen.

 

Lur onari darraio jende bat arraia,

Arrotza oro zaio duela anaia,

Ezti eta esnerik bizitzen ez den lurrak,

Zer dakharke gaixtorik, zer baizen thresorak!

 

Bertzen artean, o zu gizonen lorea!

Fagorez har ezazu gaur floka nerea,

Bertzela ezagutza ezin dirot marka,

Ordainez dut bihotza zuretzat, doblezka.

 

 

        [1] ODS /AB, f. 189. BZ, 115-116. 1766. E ahairean. Bertsomoldea: A13A13B13B13.

        [2] Bertso hau Chahok aipatzen du: Biarritz, T. II, 169.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus