Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XLVII

Amuriotan den pertsunak 1

(Nafarroakoa)

 

Amuriotan den pertsunak badu hanitx sofrikari,

Eniz mintzatzen jakin gabe baizik,

Progamak emanik,

Heben niagozu ni herraturik,

Lili bat sobera maithaturik,

Eztirot kita bihotzetik, eztut ihun deskantsurik.

 

Leihor-itxasua pasaturik hura bethi gogoan da.

Guazen, guazen beraz ene lagunak,

Zuin gure maiteñuen alderat,

Gure phena eta doloren haier deklaratzera,

Bai eta kuntsolatzera. Bai eta kuntsolatzera.

 

Ene maitia, zuk zer dirozu, hurrundanik naiz mintzatzen,

Esperantxan zure bihotzak naialakuan konprenitzen,

Oi, hau da xangrintzia dudan pasatzen,

Deusek ere ez nau kontsolatzen,

Gauaz xolki ametsetarik aldian zaitut ikhusten,

Hantik iratzarri nizanian ene phena doloriak doblatzen.

 

Guazen, ea.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 99.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus