Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXIII

Ixilik niagozu 1

(Nafarroakoa)

 

— Ixilik niagozu mutu bat bezala,

Sofritzen dudalarik mundian ahala.

Ezterauzut ez erraiten maite zutudala,

Segurtaturik beniz hastio nauzula.

 

— Hastio zaitudala zure errana duzu,

Niganik holakorik aditu ez duzu,

Zer ala behar nuen nihaurek aitzindu,

Sekulan ez dautazu deusikan aiphatu.

 

— Fidatzen ahal zira ene erranetan,

Trunperiarik ezta jende galantetan,

Zuri mintzo nitzaizu ihardestekotan,

Ene amorioa dela orai zure beithan.

 

— Amorioa balin bazundu zuk enetako,

Etzinduke ez behar beraz debeiatu,

Zonbat aldiz etzereitut nihaurek guaitatu,

Bertzetalat juaiteko naizula kitatu.

 

Eta maite duzula zuk erraiten niri,

Eta gorte egiten izan zira bethi,

Deklaratzen nitzaizu mintza zaiten klarki,

Esparantza segurik ez eman nihuri.

 

— Hamabortz urthetakotz zuntudan maithatu,

Eta ez hastiatu gerozti sekula,

Hortarik phentsa zazu zoin maite zaitudan.

Hortarik phentsa zazu zoin maite zaitudan.

 

Adios, aita eta baieta ere ama,

Barda2 erditu izan dut kreiatura hura,

Zien borondatia nahi dut kunplitu,

Orai artinokuez, othoi, barkhamendu.

 

Anitz lili xuri sortzen da mundian,

Bai eta izar eder agertzen zelian,

Zu beno ederxagorik ez zitazun lurrian,

Sujet maitiagorik dauden bihotzian.

 

 

        [1] ODS / AB, f.28. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

        [2] Ez da ageri klarki eskuizkribuan.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus