Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXVI

Izarrik ederrena zelüko ekhia 1

(Zuberoakoa)

 

— Izarrik ederrena zelüko ekhia,

Lurreko anderetan, oi ene maitia,

Larrüa xuri gorri, parerik gabia,

Oi ene bihotzeko objeten lilia.

 

— Eijerki mintzo zira, oi ene maitia,

Ene trunpatü nahiz malezian zira,

Faltsüki mintzo zira, oi ene lilia,

Othoi, etsi ezazü ene trunpatü nahia.

 

— Hürrüntik jinik nüzü, maitia, zü gana,

Ene phena doloren zuri khantatzera,

Ezinago krudel zira, oi ene maitia,

Zure krudelitateki maite zütüt, maitia.

 

Txori kantari eijer kaloiatik maitia,

Kanporat jalkhi bazinte, zunbait aldiz berere,

Aments ikhus zitzagün nula ziren gük ere,

Zure luma eijerretzaz loria gitin gü ere.

 

— Borthüko esparbera beha iza eni,

Ihize lümakuen arrapi nahiz bethi.

Enük ez jalkhiren gai ülhünez baizi,

Nun eta ere eztüdan garda bat eneki.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 70. Aldaerak 4. eta 5. bertsoarenak f. 214. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus