LXXXVIII

Parthitu nintzen herritik 1

(Nafarroakoa)

 

Phartitu nintzen herritik zuri promesak emanik,

Ontsa goberna zinintzela, hala gomendaturik,

        Ez dautazü iten khasurik.

 

Phartitzian eman neraintzun seinaleño bat nik zuri,

Ongi kontserba zinezala eman gabe nehori,

        Orai nahi dut ikhusi.

 

Seinale hura begiratu nuen denbora handiz enekin,

Kontserbatuko ere banuen baldin ez balerait hautsi,

        Bainan ein zaundan bi erdi.

 

Nik zuri eman erhaztun hura egin zaitzuia bi erdi?

Arrazoina dudan bezala erraiten dautzut zuhauri,

        Puskak nahi tut ikhusi.

 

Zuk niri eman seinale harek zonbat zukeien balio?

Ordainaren erosteko dirua xerkha nio:

        Pahatu eta gero libro.

 

Nik zuri eman erhaztun hura etzuzun ez zimilorra2,

Ez eta ere zeinukia3, hura zuzun urhia,

        Diamante begia.

 

Amodiorik izan bazinu, maitia, zuk enetako,

Puskak beiratuko zinintuen eni erakusteko,

        Satifazione emaiteko.

 

 

        [1] Eskuizkribuak manque dio, baina hasieraren arabera LBNZ, I, 397 poemaren aldaera beharko luke izan ziurrenik, zein KKK 111n beste aldaerekin ageri den. Gure Herrian Barbier eta Dufau-ren doinuz eta «Erreztuna» tituluz.

        Bertsomoldea: A 16 A 16 a 8.

        [2] Simaurra.

        [3] Ezkila, ezkilaren gaia, metala.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus