Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXXV

Mariana pikanta 1

(Nafarroakoa)

 

Agorrilaren erdian, Ander Dona Marian,

Disputa bat izan umen da Gabadiko herrian.

Lili xarmant bat eraman dute lau jandarmak artian.

 

Hura zenian phartitu ostalersa zen khexatu,

Ostalersa khexatu eta kherrena ere altxatu,

Bere partidak han zituela behar zuela mendekatu.

 

Senharra du Kauteresen2, hanko huren edaten,

Eta maiteñua aldiz Donapaleuko hirian,

Ikhustera izan ziozu nula zuen ekhartzen.

 

Mariana pikanta, irule eijer xarmanta,

Bethia duzu ardatza, bost botilaren mathatsa,

Arno hunik balin badu egiten du oihal pheza.

 

Familia tristia, amaz abandonatia,

Gaxoak luhartzen zauzie zien aita gaxoa

Bena zentzia du galdia, gaxo miserablia.

 

Khantu horiek eginak dira Donapaleu hirian,

Lekhu ezti batian, jaunak ziek ezarri tuzie lumatoak eskian3,

Bai eta guk ongi atxeki gure ezpiritian.

 

 

        [1] ODS / AB, f.50. Bertsomoldea: A 15A 15A. 15.

        [2] Cauterets.

        [3] Bertsolerro hau, Barbierrek liokeen arabera mille pattes, hamaika oinduna da.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus