Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXIX

Nik eman eta zuk hartu 1

(Nafarroakoa)

 

Nik eman eta zuk hartu,

Ezkinen gaizki jostatu,

Bertzek zorroa lanthu eta

Nik deritxua pagatu.

Trala, lalala, la...

 

Xuhurra denak utziren dizu

Bertzeren ogi hasia,

Nik buxiño2 bat hartu eta

Pagatu nuien guzia.

Trala, lalala, la...

 

Elhorri eta mizpira,

Aurthiki nauzu azpira.

Ez nazazula horregatik

Gaino3 batentzat ghupida...

Trala, lalala, la...

 

 

        [1] ODS / AB, f. 21. Bertsomoldea: a 8 a 8 ­ 9 a 8.

        [2] Bouci biarnesez; euskaraz: buxi, poxi.

        [3] Garainoa, ernaltzeko erabiltzen den zaldi arra.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus