Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXXI

Begi ñabarra 1

(Zuberoakoa)

 

Neskatila eijerra, oi, begi nabarra,

Nuntikan jiten zira borthü gain huntara.

Garaziko aldetik desira bezala

Ahüzkiko üthürrira hur fresk edatera.

 

Goizetan eder dizü ekhiak leinhürü,

Mündia argitzen dizü üngürü-üngürü,

Ni ere zure unduan hala nabilzü

Eia maite naizünez, othoi, erradazü.

 

Maithatü züntüdala, badizü aspaldi,

Ezpenereizün erran orano zihauri,

Bihotzian eduki phena handireki,

Erraitera zihauri, oi, ezin atrebi.

 

Beltxaran preziusa, oi pare gabia,

Mündü orok diroie zirela enia,

Mündiak jakin eta nik jakin gabia,

Ungi egiten düzü disimulatzia.

 

Disimula ezazü ahalaz lüzezki,

Bai eta sekretia ere begira bethi,

Bai eta sekretia ere begira bethi,

Gero izanen gira biak algarreki.

 

Adio, Ahüzki eta Nobalegi,

Dolü egiten deizüt Lakharsorhoreki,

Ahüzkiat goraintzi ez orori bardinki,

Ziprian deitzen dan artzain maite hari2.

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 80-81. KKK, 79. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13. Pierre

        [2] Topet Etxahunen bertso hauen azken ahapaldia honela bildu zuten Pierre Lhandek eta Jean Larrasquetek (1946, 112) Bortian Ahüzki deituraz:

                        Adio, Ahüzki eta Nabolegi,

                        Dolü' giten deiziet Lakharsorhoreki;

                        Goraintzi errozie Ziprian Pinori,

                        Mil'esker derogüla haren karesari!

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus