XCI

Tristeziyak biotza arturik 1

(Nafarroakoa)

 

Tristeziyak biotza arturik,

Emen nago dolorez beterik,

Aspaldiyan maitia ikusi gaberik,

Ezin duket arenganik berririk,

Eztakit nondik izan faborerik nik.

 

Helas! Maitia zutaz naiz estonitzen,

Nolatan duzun iltzia desiratzen,

Egun oroz badirautzut erraiten,

Ez dudala zu bertzerik maitatzen,

Nolatan duzun bada nitaz dudatzen.

 

Nik baneki amudioz mintzatzen,

Nola baitakit biotzez maitatzen,

As niteke zuri plazer egiten,

Amodioz atseginen markatzen,

Bai eta sekretuban nitaz gozatzen.

 

Amudioa, gaztien tronpagarria,

Beldur ez banintz zuretzat, maitia,

Eman niro denboraren erdia,

Bai eta albanu ere guzia,

Zurekin egoteko, ene maitia.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 29. Iztuetaren kopia (?). Bertsomoldea: A 10A 10 A 10 A 10 A 10.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus