XCVI

Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten 1

(Zuberoakoa)

 

Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten,

Galdü dian maitia zaionin orhitzen,

Ni ere ber kasian nüzü edireiten,

Kontsolaririk gabez hiltzera juaiten.

 

Kontsolari düzia maitia galtatzen,

Aita eta ama huna zaitzü baratzen,

Haiek nahi deizie beste bat xerkathü,

Hura maitha eta ahatzeren zaizü.

 

Ürzo aphal gaxua, beltzez besti hadi,

Galdü diat maitia, khen akit hebeti,

Eztiat ez nik nahi besterik maithatü,

Tristuran diat nahi denbora pasatü.

 

Adio sekülakoz, lili haitatia,

Phausian jarri zira ützirik mündia,

Egün oroz jin neite zure thunban gaina,

Komeni balizereit nigarrez hurtzera.

 

 

        [1] Kanta zerrendak manque dio, baina f. 141ean aurkitzen da gainmarratua.

        Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus