Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXV

Maite bat maitatzen det maitagarria 1

(Gipuzkoakoa)

 

Maite bat maitatzen det maitagarria,

Begi ederra du ta guztiz argia,

        Daukat urruti,

Bainan ezin kendu det buruti

        Aren itxura,

Saldu albaliteke pisura

        Urriaren truke,

Nork erosi faltako ez luke. (bis)

 

Ogeita lau leguaz nago aparte,

Bitartean badaukat miloi bat ate,

        Guztiak itxirik;

Nai arren ezin egon ixilik;

        Beti negarrez,

Nere maitearen galdez:

        Ote dan bizi,

Biotz-biotz nereko Kontxexi2. (bis)

 

Egunaz argi gutxi, gauean ilun,

Kontsuelorik ez da neretzat inun

        Maitea gabe;

Noiz egingo ote naiz aren jabe

        Oroitutzean,

Zenbait pena nere biotzean

        Ditut igaro;

Maite det eta ez da milagro. (bis)

 

Lengo gau batean egin det amets,

Baina kontsueloak beti alrebes

        Irtentzen dira,

Ustez nengoan zuri begira,

        Maite pollita,

Kofrearen gainean jarrita,

        Kontu kontari,

Nai nuben bainan ez nintzan ari. (bis)

 

Nere maitea zutaz ni oroitzen naiz,

Egunaz beti eta gabean xit maiz,

        Lotan ere bai;

Zu ikustera ni juaten oi naiz;

        Libre banengo

Or nintzake egun bigarrengo,

        Naiz orduban il,

Ez nuke izango batere min. (bis)

 

Nere maitea daukat beti gogoan:

Ai orain banegoke ni aren ondoan

        Inoiz bezala!

Jaunak arren konpli dezala,

        Balitz konbeni,

Kontsueloz ilko nintzake ni

        Nere ustean,

Maitetxo biotza ikustean. (bis)

 

Ai au bakardadea eta tristura!

Nere biotz gaxua ezin piztu da,

        Ain dago ila;

Beti dabil kontsuelo bila;

        Bere artean,

Ai banengo maitearen aldean

        Ordutxo biko,

Pena guztiak lirake ilko. (bis)

 

Nere maite polita ez da zer etsi,

Bigar ez bada ere or nazu etzi,

        Eta orduban

Gauza txarrik ez artu buruban,

        Lengoak utzi,

Ez dago pasatzen pena gutxi,

        Preso sei urtez

Onduko gaituzte nere ustez. (bis)

 

 

        [1] ODS / AB, ff. 45-48. Oharra: Excellente. Bertsomoldea: A 12 A 12 b 5 B 10 c 5 C 10 d 5 B 10 .

                Iztuetaren bertsoak dira hauek, Kontxexiri eskainiak eta egileak egin bezala eman ditugu: Jose Garmendia, Iztueta'ren Olerkiak. Kardaberaz bilduma, 33. Tolosa, 1978, 79-81. Eskuizkribuak lehen zortzi bertsoak soilik dakartza, honelako grafia eta bertsomoldetan dakar: Gipuzkoarra. Maitebat maitatzen det / Maitagarria / Begi ederra du ta / Gustis argia / Daukat urruti / Bañan ezin khendudet buruti / Aren itxura / Saldu albaliteke pizura / Urriaren truke / Nork erosi faltako ez luke... Honen bertsioak 8 bertso ordez 10 ditu.

        [2] Maria Concepcion Bengoetxea, Iztuetaren emaztea.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus