Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXXXII

Muthil gazte bilho hollia 1

(Zuberoakoa)

 

— Muthil gazte bilho hollia, ofiziale gaztia,

Untsa segretki egin deriok anderiari khortia.

Kita ezak herria, galdüren dük bizia.

 

— Kitatüren düt herria galdü gabe bizia,

Ene amak haziren dü ene lehen frütia,

Bai nik ere ikhasiren Espainalako bidia.

 

Espainalako bidia, ala bide lüzia,

Gibelerat sogin eta hasperenak ardura

Eia nuntik entzünen nian bi balaren hüxtia.

 

— Entzüten nianian zure botza karrikan

Juaiten nintzan khanberala eta jarten leihuan,

Hasperena bihotzian eta nigarra begian.

 

Arrastiriko ekhia serena dizü erdia,

Zure et'ene amuriuaz jelosi düzü mündia,

Oi maitia, oi maitia, eztüzüla antsia.

 

 

        [1] ODS / AB, f. 67. Oharra: Mettre en navarrais. J.D.J. Salaberri 372, soilik hasiera. Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus