Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LXII-a

Guazen bada, guazen lagun 1

(Nafarroakoa)

 

Guazen bada, guazen lagun, guazen Arthizanera,

Urzo xuri bat jalkhiten da Arthizaneko plazala,

Hura nahi nuke arrapi nere sarietara.

 

Baratzian zoinen eder jilofreia lilia,

Urzo harek erran zerautan bigabost aldiz egia,

Ulhunareki zerratzen zela haren urzothegia.

 

Belatxa bezain arina banintz juaiteko airian,

Urzoño hura arrapa niro zelian edo lurrian,

Edo bestela sar ninteke haren urzotegian.

 

Arthizaneko plazan bada ihiztari abilik,

Urzo harek bazitizu bat edo biga undotik,

Bena orano etziozu hari erorten lumarik.

 

 

        [1] ODS / AB, f.12. Aldaera asko du kanta honek: Michel, 324, zeinek bertso bakarra aipatzen duen iturria emanez: Germond de Lavigne, Autour de Biarritz. Paris, 1855, 133; Donostia, nº 608... Duvoisinen eskuizkribuak honako oharra dakar: «Romance fait à... d'un projet de mariage entre l'heritière d'Irissarria de Mendionde et Dainciart de Menditte. La demoiselle fut enlevée et épousée par le médecin Larre». Bertsomoldea: A 15 A 15 A 15.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus