Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

XXVI-a

Ikazketako mandoa 1

(Nafarroakoa)

 

Hau da ikazketako

Mandoaren traza:

Lephoa mehe du eta

Itxura gaitza,

Ilia latza;

Bastape guzitikan

Zaurian2 balsa,

Oi hura salsa!

Kristauik eztaiteke

Aldeti pasa.

 

Lephoa mehe du eta

Buruia handi,

Mathel ezurra seko,

Dena beharri,

Begiak eri,

Bi sudur ziluetarik

Mukuia dari,

Ezpainak larri,

Hortzik izan badu ere

Eztik ageri.

 

Bi hitzez ai zatzue,

Lau hatzen tailak3,

Belhaunak handi eta

Makhur gidailak,

Lurrera zailak;

Kortesia eskatzen

Belhaunez ari da,

Gero ezin ari da,

Haurren mantenatzeko

Zer abantaila!

 

Fantesiaik asko badu,

Mando lapurrak4,

Lau zanguak trepel eta

Anka makurra,

Juntetan hurak:

Ezpata bezain xorrotx

Bizkar hezurra,

Ez duk gezurra;

Noiz larruturen zautan

Ni naiz beldurra!

 

Mando itsusi, zikhin,

Lotsagarria,

Gaitzera bota didak

Osagarria,

Okhagarria!

Sartzera eztik utzi nahi

Ostalariak,

Haren sartzian

Urrintzen zaiotela

Etxe guzia!

 

Buruko krapestuez

Grandeza badu,

Erostunikan balu

Nahi luzke saldu,

Ahal bezain zalhu;

Xiki bat arnoren saria

Egiten ahal balu,

Xarrantxak salbu,

Tratu hortan hainitzik

Ez liro galdu!

 

Aitzineko petralaz

Dago espantuz,

Zerendako ta duien

Erdia espartuz,

Bertze erdia trapuz,

Hatzeman puska guziak

Lurretik hartuz;

Ase niz tratuz,

Enfadaturik nago

Botigan sarthuz.

 

Sokak galupan eta

Lazua trostan,

Errekari behera

Joan zazkit postan,

Ezpainak ozkan;

Ehun koropilo eta

Berrehun buztan

Bakotxaren puntan;

Hek baino hobe likek

Batere ez ukhan!

 

Galtzera bota dida

Manta bat fina,

Atxunaren denboran

Kadiztik jina,

Betatxuz egina,

Oro koropilo eta

Zilo eta ezkina;

Sekulan etzait juanen

Mantaren mina!5

 

Sakerdi bat berria

Badu bereki,

Beldurra dago ladronek

Nonbait edeki:

Dabila ederki,

Kapusail zar puska bat,

Larru bateki,

Kuputuz6 bethi,

Zirdina dariola

Anketan beheiti.

 

Ene mandoak dian

Zingila korda,

Juan den zazpi urthian

Botigan zor da,

Denbora sobra!

Merkatariekin

Erreituz7 bordak

Testigu obrak,

Nik ere hartzekuak

Etzaizket kobra!

 

Euskaraz zingila eta

Erdaraz xintxa,

Horren gainian ere

Badut zer mintza,

Biluaren gisa;

Trenka dakidan beldurrez

Eztirok tinka,

Kargak eginta,

Hotan gezurrik bada,

Lephoa pika!

 

Neskatxa banintz eta

Majoa falta,

Ikazkinik ezkontzaz

Ez niro trata;

Jinkoak parka,

Miserable baita

Ikazkin hauta,

Hark dabilan planta

Bethiri eztirola

Etxetik athera.

 

Ikatza saldu eta

Ondoko traza,

Gaitzuru bat arthoren

Saria falta;

Etxerat juan ta

Emaztiak nigar eta

Haurrek marraka

Eta ezin balaka:

Talo baten gairik

Eztaik arrapa!

 

Abarkatik has nadin

Emeki-emeki,

Haragi ustel urrin bat

Badu bereki,

Halere ederki;

Aztal eta behatza

Kanpoan bethi,

Zilua petik;

Zangoak erretzeko

Perilik eztik!

 

Galtzazpien berriek8

Erranen tut garbi,

Botoinak xipi eta

Xiluak larri,

Txotxak ezari,

Berrehun lekutarik

Larria ageri,

Bragetak irri;

Jinkoa parte, pikorrik

Gabe nuk sarri!

 

Barneko mutx bat badut

Ainitz ederra,

Urratuiaren hutsez

Eztirot zerra.

Andre alferra,

Orratza duienian

Hariaz gerla,

Apho fardela9:

Sukhaldian lo dago

Jeiki ta heria!10

 

Hara ikazketariek

Duten jairua11:

Bonetaren kaskuan

Xuxen zilua,

Puntuz bildua;

Hirur lau erhi trebesetan

Xuti blua12,

Enemigua!

Nik eztakit zer egiten

Tuzten diruak!13

 

 

        [1] ff. 170-172. Ariel, 1845eko irailak 14 (18 bertso). Michel 376-382 (17 bertso). J.D.J. Salaberri, 84-95 (20 bertso). Eskuizkribuan 7 bertso (ik. XXVI-b).

        Bertsomoldea: A13A13 a 5A 13 a5 A13.

        [2] J.D.J. Salaberri: zauriak.

        [3] J.D.J. Salaberri: failak.

        [4] Hauxe da mandoaren urhats apurra (ik. XXVI-b)

        [5] J.D.J. Salaberri: Galtzera bota didak manta bat fina, / Atxunaren denboran Kadiztik jina, / Oi, manta fina! / Oro goropillo eta zilo et'ezkina, / Petatxuz egina; / Sekulan etzaut juanen mantaren mina!

        [6] J.D.J. Salaberri: Kunpuntuz, konponduz.

        [7] J.D.J. Salaberri: erreitut.

        [8] J.D.J. Salaberri: berriak.

        [9] Iraina, pécore fainéante frantsesez.

        [10] J.D.J. Salaberri: berla (berehala).

        [11] J.D.J. Salaberri: girua.

        [12] J.D.J. Salaberri: bilua.

        [13] J.D.J. Salaberri: duten dirua.

 

 

 

 


www.susa-literatura.eus